Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak
2025/03/07

Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako Sailaren laguntza-lerroa, 2025eko martxoaren 20tik apirilaren 30era
Laguntza hauen helburua 20.000 biztanletik beherako udalerrietan dauden 1.500 biztanletik beherako herriguneak dituzten Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetan bizi diren pertsona fisikoek egindako etxebizitzen birgaikuntzak sustatzea da.
Laguntza hauek eskatzen dituzten pertsona fisikoek birgaitu nahi den etxebizitzaren titularrak, maizterrak, gozamendunak edo erabiltzeko edo gozatzeko beste edozein eskubideren titularrak izan beharko dute.
Etxebizitza horretan erroldatuta egon eta bertan bizi beharko dute dirulaguntzaren helburua bete dela justifikatzen den egunean.
Dirulaguntzen zenbatekoa etxebizitza kokatuta dagoen herrigunearen araberakoa izango da, eta birgaikuntzak energia efizientziaren arloko jarduketak barne hartzen duen araberakoa.
- Tramiterako esteka : https://egoitza.araba.eus/eu/-/subvenciones-para-la-financiacion-de-acciones-conducentes-a-la-rehabilitacion-de-vivienda
- Foru Aldundiaren Etxebizitza arloko webgune berria : https://etxebizitza.araba.eus/eu/hasiera