Zambranako udalerriko herrietan amiantoa duten instalazioen errolda
2025/06/02

Zambranako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak amaitutzat eman du udalerriko amiantoaren errolda, Eurocontrol enpresak aurkeztutako txostena kontuan hartuta, eta, horrela, ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean eta Eusko Jaurlaritzaren jarraibideetan ezarritakoa betez.
Txosten horretan honako hau ondorioztatzen da:
- Arrisku handiko eraikinak (I. maila): Bat ere ez.
- Arrisku ertaineko eraikinak (II. maila): 57 higiezin. 2032/12/31 baino lehen erretiratu behar dira.
- Arrisku txikiko eraikinak (III. maila): 20 higiezin. Esku-hartzeen ondoriozko erretiratzea
Urrats garrantzitsu horrek indartu egiten du udalerriak osasun publikoarekin eta herritarren segurtasunarekin duen konpromisoa. Erroldak udal eraikin eta azpiegituretan eta pribatuetan amiantoa duten materialen kokapena eta egoera identifikatu ditu, eta funtsezko tresna da material arriskutsu hori modu seguruan kudeatzeko eta etorkizunean kentzeko.
txosten osoa: descarga (pdf)