HERRITARREN INKESTA | Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala
2025/06/03
Zanbranako Udala Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala prestatzen ari da. Tresna estrategiko horren bidez, bermatu nahi da pertsona guztiek, beren gaitasunak edozein direla ere, hiri-ingurune, zerbitzu eta baliabide irisgarriez gozatu ahal izatea.
Plan honek udalerriaren azterketa zehatza aurreikusten du, besteak beste, hiri-mugikortasunean, udal-eraikinetan, komunikazioan, seinaletikan edo zerbitzu digitaletan. Helburua da udalerri inklusiboago baterantz aurrera egitea, non dibertsitate funtzionala ez den oztopo izango bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan erabateko parte-hartzea lortzeko.
Plana egiteko ardura GEOTECH Gestión Espacial S.L. enpresari eman zaio. Enpresa hori kudeaketa publikoari aplikatutako irisgarritasun-soluzioetan eta teknologia geoespazialetan espezializatuta dago.
Ekimen honen bidez, Udalak berretsi egiten du pertsona guztien eskubideekin eta udalerri bidezkoago, bizigarriago eta aniztasunarekiko begirunetsuago baten diseinuarekin duen konpromisoa.
Zure iritzia jakin nahi dugu!
Inkesta anonimo bat prestatu dugu interesdun guztientzat, eta, bereziki, dibertsitate funtzionaleko edo mugikortasuneko egoerekin bizi direnentzat.
murriztua.
ENCUESTA
Te invitamos a rellenarla y a compartir tus necesidades, experiencias y propuestas. Tu
aportación es muy valiosa para construir un municipio más accesible.