Leku interesgarriak
-
Lanos de Ocio eta Portillako gazteluen ibilbideak
Portilla eta Lanos de Ocio gazteluak defentsa garrantzitsuak izan ziren kokapen estrategikoagatik. Portillakoa Arabako armarrian irudikatutakoa da.
-
Uraren ibilbidea
Ibilbide erraz honek Errementarien ur-jauzi ederra bisitatzeko aukera emango digu, Berganzoko hirigunetik abiatuta.
Bidezidorrak Inglares ibaiaren bideari jarraitzen dio ibaian gora, pagoen itzalean ur-jauziraino.
Itzulerako bidea Berganzoko zentral hidroelektrikoa elikatzeko eraiki zen ur-kanal zaharraren ondoan egiten da.
Inglareseko urak Urizaharretik Berganzoraino jaisten dira, 5 km baino gutxiagoan 200 metroko desnibela gaindituz, eta horrek ur-jauzi txiki eta ederrak eragiten ditu.
1897an, Sociedad Electro Hidráulica Alavesak desnibel hori aprobetxatu zuen Berganzoko zentral hidroelektrikoa eraikiz; gaur egun ere martxan dago, eta gure bidea inguratzen duen ubidearen bidez hornitzen da. -
Elizak
-
Ermita
-
Garbitegiak
-
GR