Udal antolamendua
Osoko bilkura
Osoko bilkura, herritarrek udal gobernuan duten ordezkaritza politiko goreneko organoa da. Eztabaida-organo izaera du, eta bertan hartzen dira erabaki estrategiko handiak, hainbat tresnaren bidez: araudiak, bestelako arau orokorrak, udal aurrekontuak, hirigintza antolamendurako planak, zerbitzuen kudeaketa-moduak, gobernu-organoen kontrola eta fiskalizazioa, etab.
Zinegotzi guztiek osatzen dute, eta alkatea da bertako burua. Osoko bilkurak ohiko eta ezohiko saioak egiten ditu, eta batzuk presazkoak ere izan daitezke.
Osoko bilkuraren ohiko saioak normalean hilabete bikoitietako laugarren astelehenetan egiten dira, 19:00etan.
Ezohiko saioak, Presidentziak hala erabakitzen duenean edo Udalbatzaren legezko kide-kopuruaren gutxienez laurdenak hala eskatzen duenean egiten dira. Zinegotzi batek ezingo du urtean hiru baino gehiago eskatu.
-
MªTrinidad Zarza

Darío Ocio
PSE-EE Udal Taldea Bozeramailea
-
Garbiñe Puelles
-
Adrián Gonzalo
-
Felipe Preciado
EAJ-PNV Udal Taldea Bozeramailea
-
Hector Javier Lete
-
Ania Borrás
Informazio-Batzordeak
Ebazteko eskumenik ez duen organoa da, eta osoko bilkurak erabaki beharreko gaiak aztertzea du eginkizun, osoko bilkurak presazko erabakiak hartzen dituenean izan ezik. Era berean, Alkatetzaren eskumenekoak diren eta Alkatetzak jakinarazten dizkion gaien berri eman beharko du..
Bilkuren maiztasuna: 2023ko uztailaren 14ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, Kontuen Informazio Batzorde Bereziaren ohiko bilkurak, Osoko Bilkurako gaiak prestatzekoak eta Gobernu Kudeaketari buruzko Informaziokoak, osoko bilkuren aurreko asteko asteazkenean izango dira, 11: 00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Udalbatzak 2023ko uztailaren 14an hartutako erabakiaren bidez, Kontuen, Osoko Bilkurako Gaiak Prestatzeko eta Gobernu Kudeaketari buruzko Informazioko Batzorde Berezia sortu zen, zazpi zinegotzik osatua.
- Lehendakaria:
– MªTrinidad Zarza (PSE-EE)
- Kideak:
– Darío Ocio (PSE-EE)
– Garbiñe Puelles (PSE-EE)
– Adrián Gonzalo (PSE-EE)
– Felipe Preciado (EAJ-PNV)
– Hector Javier Lete (EAJ-PNV)
– Ania Borrás (EAJ-PNV)
Tokiko Gobernu Batzarraren Atala
Organo horrek, alkatetzaren lehendakaritzapean, kide anitzeko laguntza ematen du alkatetzari dagokion zuzendaritza politikoaren funtzioan, eta artikulu honetan adierazitako funtzio betearazleak eta administratiboak betetzen ditu. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127. artikulua.
- Presidentea:
– MªTrinidad Zarza (PSE-EE)
- Kideak:
– Darío Ocio (PSE-EE)
– Garbiñe Puelles (PSE-EE)
Alkateordetza
- Alkateordetza:
– Lehen Alkateordea: Darío Ocio (PSE-EE)
– Bigarren Alkateordea: Adrián Gonzalo (PSE-EE)
Alkateordetzari dagokio, bere kargua onartu ondoren, alkatetza ordeztea, bere eginkizun guztietan eta izendapenaren hurrenkeraren arabera, alkatetza kanpoan, gaixorik edo ezinduta dagoenean, eta, ondorioz, alkatetzak ezin dituenean bere eskumenak bete.